Artistak

Itziar Okariz

Itziar Okarizen berri Artiumeko web orrian saltseatzen izan nuen lehen aldiz.Bere performanceen zenbait bideo ikusi ondoren,erabat "engantxatuta" utzi ninduen.Adinagatik, antzeko ingurune soziopolitiko politikoan hazi gara,eta horrek bere espresiobideak niretzako  familiarrak egiten ditu.

Dora Salazar

Dora Salazarren"Entrlazar" erakusketa  ikusi nuen orain dela urte batzuk Okendo Kultur Etxean ,baina eragin gutxi izan zuen niregan une hartan.Duela hilabete batzuk,Ados Teatroaren " Maitasunaren ostean maitasuna" antzezlanerako  egin zuen eszenografiak asko atsegin niduen,eta bere obrari errepasotxo bat eman nion.




Guerrilla girls

Nahiz eta emakume artistaz osatuta egon,talde hau ez da ohizko produkzio plastikora dedikatzen.Emakume artistek arte munduan duten espazio murritza salatzen duen talde bat da.Gorila maskarekin mozorrotuak azaltzen dira,beren errebindikazioak bere artista lanetik banatzearren,eta zenbait erakusketa eta aldarrikatze ekintzak egiten dituzte mundu zabaleko leku askotan.Bilbon egon ziren 2013ko urrian,2014ko urtarrila arte Bilboko Alhondigan izan zen bere erakusketa bat aurkezten.




Cai Guo-Qiang

Ez dut bere obrarik zuzenean ikusi,baina artista honek interneten dituen obren argazkiak hain dira indartsuak....







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina