Aste santua Artiumen
Gasteizera bisita aprobetxatuz,Artiumen izan nintzen.Bertan,
Juan Miegen
eta Luis Gordilloren"Xuxurlaka" eta" XXL/XXI " erakusketak ikusteko aukera izan nuen.
Oso interesgarriak biak:ideia asko atera nituen handik.
Ba zegoen ere beste erakusketa interesgarri bat: "Praxis" proiektuaren barruan,"Less poetry" erakusketa.
Erakusketaren eskupaperan esaten denez,helburua da" Esaten ez dena adierazten dena bezain baliotsua izango den diskurtso baterako gune bat planteatzea, lanak osatzerakoan ikusleen parte-hartze handiago baten alde eginez. " Hau da ,nik ulertu dudanez,artelana edo bere prozesua argituko duten prozesu edo argibide paraleloz artelana hustu,eta ikusleari parte hartze zabalagoa eskeiniaz.
Erakusketa hauetaz gainera,"Tesoro público" deitutakoa zegoen,Artiumeko ondare zabalaren artelan aukeratuz osatuta.
"Begirada Konszienteak"
Okendo Kultur etxean dagoen erakusketa.Ez da zehazki arte erakusketa bat,baina bertan,konzientzia sozialaren hautsa astintzeaz gain argazki oso ederrak ikus daitezke.Heste gogordunentzat bakarrik.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina